'CAN auzia'

Nafarroako Kutxako bi idazkari ohiren lekukotzak aztertzeko eskatu dio Kontuz-ek epaileari

Alberto Pascual eta Amaia Randez Nafarroako Kutxako idazkari ohiek aurrezki kutxako akten inguruan lekukotza faltsuaren delitua egin dutelakoan dago Kontuz elkartea.

Berria.info
2013ko irailaren 19a
18:55
Entzun

Nafarroako Kutxako Batzorde Iraunkarreko bileren akten inguruan Guardia Zibilak egindako txostena publiko egin du gaur goizean Kontuz kutxako erabiltzaileen plataformak. Txosten hori aintzat hartuta, Alberto Pascual eta Amaia Randez Nafarroako Kutxako idazkari ohik lekuko gisa Maria Paz Benito epailearen aurrean deklaratu zutenean ez zutela "egia" esan salatu du elkarteak. Izan ere, Guardia Zibilaren txostenean ebazten dena eta lekukotza horiek "ez datoz bat". Horregatik, Pascual eta Randezen aurka auzibidea irekitzeko eskatu diote epaileari, ustez lekukotza faltsuaren delitua egin dutelakoan.

Kontuz-ek azaldu dudenez, CAN auzia abian jarri aurretik ez zegoen akten erregistrorik Nafarroako Kutxako ordenagailuetan. Akta asko bilerak egin baino beranduago egin zirela gaineratu dute. Akta "susmagarrietako" bat  Yolanda Barcina, Miguel Sanz eta Alvaro Mirandak 2011ko  urtarrilaren 10ean Nafarroako Kutxako batzorde iraunkorrean egindako bilerarena da. Kontuz-ek jakinarazi duenez, bilera horren akta 2012ko abenduaren 20 arte ez zen erregistratu kutxako ordenagailuetan; bilera egin eta ia bi urtera, alegia.Gainera, hiru agintariek bilera egin baino lehenago kobratu zutela ziurtatu du elkarteak.

"Guardia Zibilaren txostena espero genuena baino larriagoa da, akta asko aurrezki kutxako ordenagailu ezberdinetatik aldatu dira", aitortu du Kontuz-ek. Aldaketa horiek nork eta zertarako egin zituen ez dela oraindik ezagutzen gaineratu dute. "Dakigun bakarra da bilera horietako aktak nork sinatu zituen, Barcinak, Sanzek, Mirandak, Pascuales eta Randezek". Arrazoi horregatik Pascual eta Randez  Nafarroako Kutxako idazkari ohien aurka auzibidea irekitzeko eskatu dio elkarteak Maria Paz Benito CAN auziko epaileari, ustez lekukotza faltsuaren delitua egin duten ala ez iker dezan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.