Nafarroako Kutxaren aurrean kazolekin protesta egin dute
Gobernuek bankuei dirua eman eta hezkuntzari eta osasunari kentzen dietela salatu zuten Iruñean dozenaka lagunek atzo. Nafarroako Kutxa zenaren egoitzaren aurrean, kazolak joz egin zuten protesta, M-15 mugimenduak antolatuta. Aurrez giza katea egin zuten Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu