Bihar arratsaldeko bost eta erdietan errepikatuko dute EBBko kideak aukeratzeko bozketa Nafarroako Lurralde Batzarrean. Nolanahi ere, lehenengo itzulian gehiengo osoa lortu zuten bost hautagaien emaitza ez dago auzitan; hau da, Egibarren aldeko Gorka Agirrek eta Markel Olanok zein Imazen aldeko Manu Allendek, Josune Ariztondok eta Gema Gonzalez Txabarrik bermatua dute Nafarroako Lurralde Batzarraren babesa.
Funtsean, EBBko kide izateko beste hiru lagun aukeratu beharko dituzte zazpi hautagairen artean: Aitor Alzola, Mikel Arrieta, Joseba Aurrekoetxea, Xabier Goirigolzarri, Elisabete Piñol, José Antonio Rubalkaba eta Jose Maria Salbidegoitia dira hautagiak, eta haietatik hiru aukeratu beharko dituzte.
Aurreneko prozesuan Egibarren aldeko bi eta Imazen aldeko sei aukeratu zituzten Nafarroan EBBko kide izateko. Bozketaren errepikapenak emaitzak Egibarren aldeko iraulitzeko aukera ireki du.
EAJko barne hauteskundeak
Nafarroako Lurralde Batzarrak bihar arratsaldean errepikatuko du EBBko kideak aukeratzeko bozketa
EAJko EBB Euzkadi Buru Batzarreko kideak aukeratzeko bozketa errepikatu beharko du bihar Nafarroako Lurralde Batzarrak, jeltzaleen Tribunal Nazionalak irregulartasunak sumatu baitizituen aurreneko bozketa aldian. Joseba Egibarren aldekoei mesede egin diezaieke bozketa errepikatzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu