Soldaten %5,1eko igoera —hau da, 2003ko KPI (%2,6) gehi %2,5—, behin-behineko langileen muga %10ean ezartzea, urteko lanaldia 24 ordutan murriztea, eta azpikontratatutako langileek enpresa erabiltzaileko gainerako langileen baldintzetan lan egitea eskatuko dute, besteak beste, ELAk eta LABek Nafarroako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioan.
Sindikatu horiek biek eskaera plataforma adostea lortu dute, baina ez dute CCOO eta UGT akordio horretara biltzerik erdietsi. Jokin Arbea ELAko Nafarroako metalgintzako arduradunak azaldu duenez, CCOO eta UGTrekin izan dituzten ezadostasunak estrategiaren ingurukoak dira, eta ez edukiari buruzkoak. Hain zuzen ere, ELAk eta LABek ukaezinak diren gutxieneko puntu batzuk ezarri dituzte. CCOO eta UGTk, ordea, nahiago dute puntu batzuk ezarri eta gero haiek beheruntz negoziatzen joan. Ildo horretatik, ELAko ordezkariak esan du litekena dela hitzarmenaren negoziazioan uneren batean ELAK eta LABek zein CCOOk eta UGTk eskaeraren batzuren inguruan bat egitea. "Borroka patronalarekin daukagu, ez sindikatuen artean", azpimarratu du Arbeak.
Ekonomia
Nafarroako metalgintzarako eskari plataforma bateratua aurkeztu dute ELAk eta LABek
Nafarroako metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioan eskaera plataforma bateratua aurkeztuko dute ELA eta LAB sindikatuek. %5,1eko soldata igoera eskatuko dute, eta, halaber, lan hitzarmenak urtebete irautea, gainerakoan, langileak "desmobilizatu" egiten direla uste baitute. CCOO eta UGT sindikatuekin ez dute denen artean plataforma bakar bat adosterik lortu, ELAko iturrien arabera, edukietan baino estrategietan ez direlako ados jartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu