Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen batzordeak euskal presoen eskubideen aldeko mozioa onartu du gaur goizean. Bilduk aurkeztu du euskal presoen aldeko mozioa, eta PSNk egindako zuzenketak egin du aurrera. Bi horiez gain NaBaik eta Ezkerrak bozkatu dute alde, eta UPNk eta PPk kontra. Onartutako testuan, "beti ere egindakoaz damutu ostean", presoen hurbilketa eskatu dute, eta gaixotasun larriak dituzten presoen egoera aintzat hartzeko, baita espetxe politika arindu ditzaketen beste neurri batzuk ere.
Maiorga Ramirez parlamentariak esan du Mariano Raxoik eta PPk entzun beharko dutela aurrerantzean aldarrikapena, "jada ez delako Bilduren kontua, Nafarroako Parlamentuarena baizik".