gizartea

Nafarroako Parlamentua, jendea euskara ikastera animatzearen aurka

UPNk eta PPk atzera bota dute Bilduren proposamena, Bozeramaileen Batzordean. NaBai eta Ezkerra alde azaldu dira, eta PSN abstenitu egin da.

Berria.info
2012ko irailaren 10a
16:06
Entzun

UPNren eta PPren botoei esker, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak baztertu egin du jendea euskara ikastera animatzearen alde Bilduk aurkeztutako adierazpen instituzionalaren proposamena. Bildu ez ezik, NaBai eta Ezkerra proposamenaren alde agertu dira, eta PSN abstenitu egin da.

Idatziak dio "euskararen iraupena bermatu" egingo duela Nafarroako Parlamentuak eta, halaber, "ahal den nafar gehienek euskara ikas dezaten bokazioa eta borondatea" daukala. Bilduren proposamenak jasotzen du legebiltzarrak herritarrak animatu beharko lituzkeela euskaltegietan izena ematera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.