Memoria historikoa

Nafarroako Parlamentuak eskatu du frankismoko buruzagiak goratzeko aitorpenak ezeztatzeko

Ezkerrak eraman du proposamena legebiltzarrera, eta ia aho bateko onespena eman diote talde politiko guztiek; PPN abstenitu egin da

Tomas Dominguez Rodezno kondea (laugarrena ezkerretik hasita) Francoren gobernuaren bilera batean. BERRIA
arantxa iraola
2015eko otsailaren 2a
15:48
Entzun

"Presazkoa da bertan behera uztea frankismoarekin lotura izan zuten pertsonei egindako aitorpen publiko eta administratiboak", dio Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordean onetsi duten testuan. 36ko gerrako biktimak gogoan hartuta egindako foru legeak, agindu hori ematen duela gogora ekarri dute, eta, beraz, berandu baino lehen bete behar dela. "Legea modu osoan bete behar da".

EH Bilduko eledun Bakartxo Ruizek salatu du Nafarroako Gobernuak "entzungor" egiten diola legeari eta surrealistatzatt jo du UPNk Ezkerraren proposamenarekin bat egin izana, "bere gobernua legea betetzea saihesten ari denean".

UPNko Carlos Garcia Adanerok gogor erantzun dio Ruizi, esanez Gobernua "legea betetzen" ari dela, eta Bildu ez dela egokiena inori kritikak egiteko "hiltzaileak seme kutuntzat dituenen bitartean".

Proporsamena babestu duten alderdiek gogora ekarri dute aitortza horien jabe egin zirela, diktadura garaian, garaiko buruzagi entzutetsuak, eta erretiratzeko dagoela, besteak beste, Francori emandako Nafarroako Domina. Seme kutun izendatu ziren, halaber, Jose Soltxaga Zala eta Jose Irurotegoiena jeneralak, eta Tomas Dominguez Arevalo —Rodeznoko kondea— frankismo garaiko buruzagi ezaguna, beste hainbaten artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.