Nafarroako Parlamentuko Mahaiak lehen bilera egin du. Bertan eskatuko du EH Bilduk legebiltzarrak nafarroakoparlamentua.eus webgunea erabiltzea, Adolfo Araiz koalizio subiranistako ordezkariak jakinarazi duenez.
Bestalde, Laura Perez Ahal Dugu-ko bozeramaileak bilera horretan eskatu du parlamentariek jasotzen duten dokumentazioa ele bitan izan dezatela, argudiatuta horrela parlamentariek euskarazko hizkera juridiko administratiboa hobetu ahal izango dutela.
Bilera amaitutakoan, Perezek azaldu du "oso eroso" sentitu dela mahaiaren lehen bileran. Maria Txibite PSNko bozeramaileak, berriz, azaldu du lehen bilera "adeitsua eta ordenatua" izan dela eta barne antolaketari lotutako gaiak jorratu dituztela.