euskara

Nafarroako Parlamentuak ez du tramiterako onartu euskararen ofizialtasuna herrialde osora zabaltzeko lege proposamena

NaBaik eta Ezker Batuak bozkatu dute alde, eta PSNk, CDNk eta UPNk, kontra. Proposamena aurkeztuta alderdikeriaz jokatzea leporatu diote NaBairi.

2011ko otsailaren 17a
18:28
Entzun
Nafarroako Parlamentuak ez du tramiterako onartu NaBaik euskara herrialde osoan ofiziala izateko aurkeztu duen lege proposamena. Hamalau boto izan ditu alde, NaBai eta Ezker Batuarenak, eta 36 kontra, PSN, CDN eta UPNrenak.

Proposamenak oraingo Euskararen Legea, hau da, 1986koa gainditzeko asmoa zuen, eta zonifikazioa amaitu nahi zuen, euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatuz. Gainera, hezkuntzan, hedabideetan eta kalean euskara sustatzea eta babestea zuen xede.

Proposamena tramiterako ez onartzeaz gain, NaBairi orain proposamena aurkeztuta alderdiaren interesetan aritzea leporatu diote. UPNk, gainera, proposamen horrekin Nafarroatik gaztelania hiztunak bota nahi dituztela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.