Konstituzioaren erreforma

Nafarroako Parlamentuak ezezkoa eman dio erreformari buruz erreferenduma egiteko adierazpenari

Izquierda-Ezkerrak egin du erreferendumaren alde adierazpen instituzionala egiteko proposamena. UPN, PSN eta PPNk ezezkoa eman diote, I-E eta NaBaik baiezkoa eta Bildu abstenitu egin da.

2011ko irailaren 1a
14:56
Entzun

Nafarroako Parlamentuak ezezkoa eman dio Espainiako Konstituzioaren erreformaren inguruko erreferenduma egitearen aldeko adierazpenari.  Izquierda-Ezkerrak egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamena eta UPN, PSN eta PPN aurka agertu dira; NaBaik babesa eman dio eta Bildu abstenitu egin da.

UPNko bozeramaile Carlos Garcia Adanerok erreforma defendatu du "egin beharreko" zerbait zela esanez; argudiatu du erreformak "egonkortasuna" emango diola Espainiari. Poitibotzak eman du "behingoagatik" PP eta PSOE zerbaitetan ados jarri izana.

PSNko parlamentuko bozeramaile Juan Jose Lizarbek ukatu egin du erreforma honen bidez Konstituzioa "eskuinekoa" bilakatuko denik. "Hau ez da krisia herritarren eskubideak murrizteko aprobetxatu nahi dutenen garaipen bat", baieztatu du eta Espainiako Konstituzioa Europako "aurrerakoienetarikoa" dela gogoratu du.

Nafarroa Baien izenean Txentxo Jimenezek esan du "ekonomiaren interes espekulatzaileak" Konstituzioaren mailaraino eramatea "onartezina" dela. "Jose Luiz Rodrigez Zapatero eta PSOE uzten ari diren oinordekotza politiko eta ideologikoa ezin txarragoa eta makabroa da", esan du Jimenezek.

"Azken 30 urteetan Konstituzioa goraipatu duten guzti horiek fede kristi batean egongo dira orain; ukiezina zen hori hamar egunetan aldatuko da kanpo erakunde bati men eginez", esan du Maiorga Ramirezek Bilduren izenean.

Proposamena egin duen Izquierda-Ezkerra taldearen ordezkari Jose Miguel Nuinek uste du erreforma honen bidez "izaera liberaleko estatu" izatera pasatuko dela Espainia. "PSOE eta PPk eskuinaren eta ezkerraren artean lortu zen akordioa apurtuko dute oso modu arduragabean, herritarrek partehartze demokratikorako duten eskubidea urratuz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.