Nafarroako Parlamentuak iragarritako murrizketak onartu ditu gaur, UPN, PSN eta PPN alderdien aldeko botoekin. NaBaik, Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak aurka bozkatu dute.
Nafarroako Gobernuak 37,5 ordura arte luzatuko die lanaldia funtzionarioei eta osasunerako zentimoa aplikatuko dute. Gobernuak 2,4 zentimora igoko du gasolinaren prezioa litroko; neurriak garraiolariak salbuetsiko ditu.
Gainera erretiroa 65 urtera atzeratzea onartu dute. Alvaro Miranda Nafarroako Ekonomia sailburuaren esanetan, "nahitaezko neurriak dira, nahiz eta neurri hauek hartzea mingarri izan".