HEZKUNTZA

Nafarroako Parlamentuak tramiterako onartu du Mendozaren gaitzespenari buruzko eztabaida

Hezkuntzako lan eskaintza publikoaren harira, mozioak aurkeztu dituzte UPNk eta PPk. Nafarroako Hezkuntza Departamenduak lan eskaintza publiko bat egin asmo du 2016rako 320 lanpostu eta 2017rako 91 irakasle postu ateratzeko.

Jose Luis Mendoza, Nafarroako Parlamentuan. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko urtarrilaren 18a
07:42
Entzun

Azaroan aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak hezkuntzan lan eskaintza publikoa egiteko asmoa, eta horretan euskara eskatzeak arrakala sortu zuen gobernua babesten duten alderdien artean.

Gaia Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Mahaian eta Batzordean izan dute eztabaidagai, UPNk eta PPNk mozioak aurkeztu baitituzte Jose Luis Mendoza hezkuntza kontseilariaren gaitzespena eskatuz. Lan eskaintza publikoan eginiko kudeaketa kritikatu dute, eta Mendoza kargutik kentzeko eskatu du PPNk. Mahaiak onartu du eztabaida tramitera onartzea.

Bestalde, gaur arratsaldean bilduko dira berriz lau alderdiak lan eskaintzari buruz eztabaidatzeko. Ostiralean batzartu ziren, baina ez zuten akordiorik lortu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.