Ordubete baino gehiago behar izan dute foruzainek lau 'solidarioak' bidoietatik askatu eta atxilotzen. Goiza oso bero joan da gaur Iruñeko karriketan. Inguruetan gainera, Espainiako Poliziaren hainbat furgoneta sumatu izan dira. Miren Egaña eta Txentxo Jimenez Aralarreko parlamentarioak ere ingururatu dira 'solidarioei' elkartasuna adieraztera, eta parlamentuaren atarian paratu direnean foruzainek identifikatu egin dituzte. Biek parlamentarioak direla eta hor egoteko eskubidea duela esan die foruzainei, eta hauek salaketa administratiboa jarriko dietela egin die mehatxu.
Foruzaingoak inguru guztia hesituta dauka, eta kazetariei ere beren lana egitea eragozten ari zaie. Une honetan, rotaflexaren ari dira 'solidarioak' askatu nahian.
Itoitzeko urtegia
Nafarroako Parlamentuaren aurrean kateatutako lau 'solidarioak' atxilotu ditu Foruzaingoak
Nafarroako Parlamentuaren aurrean hormigoizko bidoi batzuetara lotuta kateatutako Itoitz Elkartasuna taldeko lau kideak Foruzaingoak atxilotu ditu dagoeneko. Berria.info-k jakin ahal izan duenez, "oso jarrera oldarkorra izan dute foruzainek". Lau 'solidarioak' kateatu diren unean, beste dozena bat lagunek pankarta bat zabaldu dute euren kideei elkartasun adierazteko, baina foruzainek pankarta kendu, borrekin oldartu eta guztiak identifikatu dituzte. Horrez gain, 'solidarioen' aldeko komunikatu bat banatzen ari zen gazte bat ere atxilotu dute. Amaieran ere, borrekin oldartu zaizkie foruzainak bertaratuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu