POLITIKA

Nafarroako Parlamentuaren erabakiak errespetatzeko eskaria aurkeztu dute Espainiako Kongresuan

EAJk, EH Bilduk, Podemosek eta IUk legez besteko proposamen bat erregistratu dute Nafarroako hamazazpi legeren aurkako helegiteak bertan behera uztea eskatzeko.

Lau taldeetako ordezkariak, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentearekin batera, proposamena prentsaren aurrean aurkezten. @EHBILDUCONGRESO
2016ko otsailaren 23a
07:15
Entzun

Legez besteko proposamen bateratua erregistratu dute Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau alderdiek Espainiako Diputatuen Kongresuan. EH Bilduk historikotzat jo du, lau indar politikok bat egin dutelako "Nafarroako Parlamentuko erabakien alde".

Ekinbidea erregistratu ondoren Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak esan duenez, Espainiako Gobernuaren jarrera "onartezina" da: "Nafarroako gehiengo sozial-politikoaren aurka ari da". Halaber, espero du "gaurkoa lehen urratsa izatea euskal herritarren defentsan lau indarren artean izaniko elkarlanean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.