Nafarroako Parlamentuko langileei gaur ordaindu diete abenduko lansaria

2012ko abenduaren 28a
16:09
Entzun

Abenduko lansaria ordaindu die Nafarroako Parlamentuko 50 funtzionarioei parlamentuak berak. Ganberako langileen estatutua aldatu bitartean Espainiako Gobernuaren dekretua ez dela aplikatu behar argudiatuta hartu zuen erabakia atzo Parlamentuko Mahaiak, UPN, PSN, Bildu eta Nafarroa Bai-ren aldeko botoekin. Nafarroako Parlamentuko presidente Alberto Catalan izan zen aurkako botoa eman zuen bakarra.

Horrez gain, erabaki zuten urtea amaitu aurretik langile publikoek behin-behineko gehigarri bat jasotzea, eta hori egiteko aukera egongo ez balitz, uztaileko lansaria urtarrilaren hasieran jasotzea. Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi zuen gobernuak ez duela abenduko lansaria ordainduko, "ez duelako egin behar, eta ezin duelako", estatuaren legeek hori debekatzen dutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.