Politika

Nafarroako PPk Cervera aukeratu du hauteskundeetarako zerrendaburu

Orain Espainiako zuzendaritzak berretsi behar du, baina iturri guztien arabera, ez da aldaketarik izango. Duela 2 urte UPN eta PPren artean haustura gertatu zenez, PPk Nafarroako lehendakaritzarako bere kabuz aurkezten duen lehen hautagaia izango da.

2010eko urriaren 16a
15:30
Entzun
Santiago Cervera alderdiko Nafarroako lehendakari eta Espainiako Kongresuko diputatua aukeratu du Nafarroako PPko zuzendaritzak datorren urteko hauteskundeetako zerrendaburu. Horrenbestez, aurreikuspena bete da, ezustekorik gabe. Orain, PPko zuzendaritza nagusiak berretsi behar du Nafarroakoaren erabakia, baina urrats horretan ere ez da ezustekorik espero, alderdiko iturriek aurreratu izan dutenez Cervera baita zuzendari nagusiarentzat ere hautagairik egokiena.

Orain bi urte gertatu zen Nafarroan UPNren eta PPren arteko haustura, eta Cervera apurketa horretan giltzarrietako bat izan zen. Hain justu, PPk Nafarroako presidentziara bere kabuz aurkezten duen lehen hautagaia izango da Cervera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.