Lan istripua

Nafarroako ubidearen obretan langile bat hil da, istripuz

Billabeta herrian gertatu da ezbeharra. Dumper makina erori egin da eta langilea barruan harrapatuta geratu da. Atzo arratsaldean Oiartzunen beste langile bat hil zen.

2007ko otsailaren 16a
18:50
Entzun
Beste langile bat hil da gaur lan istripuan; Billabetan (Nafarroan), Nafarroako ubidearen lanetan. Ezbeharra 10:10ean gertatu da. Dumper makina erori egin da eta langilea barruan harrapatuta geratu da -gidatzen zihoan-; istripuaren ondorioz hil egin da. Hain zuzen, makina zubi batetik behera erori da eta Nafarroako ubidean ur azpian geratu da. 5.500 kilo pisatzen ditu makinak.

Istripuaren ondoren, ubideko urak gelditu egin dituzte.

Hildakoa ekuadortarra da (M.J.C., 28 urtekoa), Iruñean bizi zen eta Ferrovial enpresako langilea zen.

Atzo arratsaldean Oiartzunen langile bat hil zen

Oiartzunen (Gipuzkoa) langile bat hil zen atzo arratsaldean, buruan kolpea hartu ondoren. Istripua 17:30ean gertatu zen, Elorrondon. Kamioi bat deskargatzen ari zen.

Hildakoak (P.M.O.M., 39 urte), Asfaltados Naturales de Campezo enpresan egiten zuen lan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.