erakundeak

Nafarroako udal mapa berrantolatzeko garaia heldu dela iritzi dio Barcinak

272 udalerri daude, eta 158k bostehun biztanle baino gutxiago dituzte. 

2012ko martxoaren 14a
16:21
Entzun

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariak azaldu du herrialdeko udal mapa berrantolatzeko garaia iritsi dela, "gaurko egoera kontuan hartu eta eraginkorragoa bihurtzeko".

Aurreko legealdietatik "zintzilik" dagoen gaia dela dio, eta orain heldu behar zaiola. "Krisi ekonomikoaren sasoi honetan zentzuz antolatu behar da udal mapa".

Nafarroak 272 udalerri ditu; horietatik 158k bostehun biztanle baino gutxiago dituzte. Kontzejuak ere badira, herri batzuek osatutakoak —batez ere, erdialdean eta mendialdean daude—. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.