Nafarroako itunpeko sarean diharduten irakasleei soldatak murrizten dizkien 12/2010 legea bertan behera uzteko eskatu du UGT sindikatuak, edo, bestela, sare publikoko irakasleek dituzten lan baldintza berberak ezartzeko. Erabaki hori Nafarroako Gobernuak aldebakartasunez hartutakoa dela salatu dute, eta sindikatuekin hitz egin gabe.
Sindikatu guztiak haserre daude gobernuak gastuak gutxitzeko hartu berri dituen neurriekin, eta gizarte arloko epaitegian auzi eskea eskatu dute Hezkuntza Sailaren eta sektoreko patronalaren aurka. Irailaren hasieran egin zuten eskaera, eta orain erantzunaren zain daude.
Nafarroako UGTk eskatu du itunpeko irakasleei sariak ez jaisteko
UGT, SEPNA, ELA eta LABek Nafarroako Hezkuntza Sailaren aurkako auzi eskea eskatu dute epaitegian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu