Hurrengo urtean Nafarroan Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko urrats berri bat emango dute, obrak esleitzen hasiko dira, hain zuzen ere. Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak Iruñean eman du asmo horren berri, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariarekin egindako bileraren ostean.
Horretarako, AHTa eraikitzeko datak aurreratu egingo dituztela iragarri du Blancok. Beraz, 2010 urte amaierarako edo 2011 hasierarako egitea espero zuten Cortes (Espainia) eta Tutera (Nafarroa) arteko zatiko lanak hurrengo urtean kontratatuko dituzte. Zati hori Espainiako Gobernuari dagokio egitea.
Horrez gain, finantzaketa akordioa ere sinatu dute Espainiako eta Nafarroako Gobernuek eta hori martxoaren 31 baino lehen sinatuko dute.
Espainiako eta Nafarroako Gobernuek pasa den maiatzean sinatu zuten AHTari buruzko protokoloa, eta horren emaitza da gaur bi aldeek adostu dutena.
AHTa Gasteizen eraikitzeko 511 milioi euroko aurrekontua izango dute
Gasteizen AHTa eraikitzeko proiekturako 511 milioi euroko aurrekontua izango dute eta Espainiako Gobernuak ordainduko du erdia. Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak gaur lortu duten akordioan egin dute zehaztapen hori. Proiektuari buruzko txostena 2010eko lehen hiruhilekoan osatua izatea espero dute alde sinatzaileek.
azpiegiturak
Nafarroan AHTa eraikitzeko obrak esleitzen 2010ean hasiko dira
Hala iragarri du gaur Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak Iruñean. Finantzaketa akordioa, berriz, martxoaren 31 baino lehen sinatuko dute. Bestalde, Gasteizen AHTa eraikitzeko proiekturako 511 milioi euroko aurrekontua izango dute eta Espainiako Gobernuak ordainduko du erdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu