Politika

Nafarroan "aldaketa politiko eta soziala ahalbidetzeko" laguntza eskaini dio ezker abertzaleak EAri

Bere kapital politiko eta humanoa aldaketa horren alde jartzeko borondatea agertu duela esan dute Xanti Kirogak eta Marine Pueyok.

2011ko otsailaren 19a
18:42
Entzun
Ezker abertzaleak laguntza eskaini dio gaur Eusko Alkartasunari, "zintzoa eta interesik gabekoa", Nafarroan "aldaketa politiko eta soziala ahalbidetzeko". Xanti Kirogak eta Marine Pueyok adierazpena irakurri dute gaur Iruñean, ehun bat pertsonak babestuta, eta esan dutenez "ezker abertzaleak Nafarroako gizarteari jakinarazi nahi dio bere kapital politiko eta humanoa" Nafarroan aldaketa lortzeko helburuaren mesedetan jartzeko prest dagoela.

"Bai EA baita aldaketa horretan interesa duten gainerako abertzale eta progresistek ere laguntza zintzo eta interesik gabeko horrekin konta dezakete", esan dute Kirogak eta Pueyok. Euren hitzetan garrantzitsuena orain ideak eta indarrak biltzea da, gatazkari konponbide demokratikoa aurkitzeko, "Nafarroak kendutako subiranotasuna berreskuratu dezan, eta euskal herritar guztien aberri askearen bihotz bihurtu dadin".

Aralar eta EAJren jarrera kritikatu egin du ezker abertzaleak, NaBain bere parte hartzea betatzeagatik eta EA koaliziotik botatzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.