Gizartea

Nafarroan astelehenetik eskatu ahal izango dira etxebizitza alokatzeko laguntzak

2008ko urtarrilaren 17a
18:43
Entzun
Urtean 22.000 euro baino gehiago irabazten ez duten eta Nafarroan bizi diren 22 eta 30 urte arteko lagunek astelehenetik aurrera eskatu ahal izango dute etxebizitza alokatzeko hilero 210 euroko laguntza.



Espainiako Gobernuak abiatu du ekimena estatuko erkidegoetan, eta Nafarroako Gobernuak eta biek lehengo astean sinatu zuten hitzarmena. Laguntza eskatzeko telefono zenbakia: 902 54 06 06.

Eusko Jaurlaritzak ere sinatu zuen akordioa, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lehengo astetik eska daitezke laguntzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.