Maiorga Ramirez Nafarroako EAko lehendakariak dio NaBain Aralarrek eta bere alderdiak egin berri duten akordioa "lanerako oinarria" besterik ez dela eta "eragile guztiei irekita" daudela. Are gehiago, "oinarri horrek ez du bere helburua beteko beste eragile politikoekin adostasunera heltzen ez bada".
Ramirezek azpimarratu du EAren "apustua nazionala" dela, eta "Nafarroan ere abertzale, ezkertiar eta aurrerakoien proiektu politikoa eta artikulazio estrategikoa bultzatzen" segituko duela.
Harekin egindako elkarrizketa igandean argitaratuko du BERRIAk, eta aurrerapena da bideo hau (Argazki Press).
elkaRRIZKETA AURRERAPENA
"Nafarroan ere abertzale, ezkertiar eta aurrerakoien proiektu politikoa bultzatuko dugu"
Maiorga Ramirez Nafarroako EAko lehendakariarekin egindako elkarrizketa aterako du etzi BERRIAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu