Nafarroan herritarrei hitza emateko unea dela esan du Ramirezek

Aldaketaren parte izateko «inolako zilegitasunik» ez izatea egotzi dio EAko burukideak PSNri

Erredakzioa
Iruñea
2012ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
«Herritarrei hitza emateko unea da, bakoitza bere lekuan hartzeko», adierazi du Maiorga Ramirezek. Nafarroako ezkertiar eta abertzaleen artikulazioa lortu ahal dela iritzi dio. Dena den, Maiorga Ramirez EAko burukide eta Bilduko bozeramailearen arabera, «PSNk inolako zilegitasunik ez du Nafarroak behar duen aldaketaren parte izateko». Ondorioz, Ramirezek uste du Yolanda Barcina (UPN) Nafarroako Gobernuko lehendakariaren aurkako zentsura mozioa aurrera eramateko «zailtasunak» daudela, oposizioak —PSN barne dela— gehiengo osoa duen arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.