2010ean 71.369 etorkin zeuden Nafarroan, herrialdeko populazioaren %11,2. Etorkinen erdiak baino gehiago Iruñerrian pilatzen dira; zehazki, %55. Horri lotuta, nabarmendu behar da hamar etorkinetatik sei Nafarroan 10.000 biztanle baino gehiago dituzten hamar herrietan bizi direla.
Esanguratsua da Nafarroan dauden etorkin adingabeen kopurua. Izan ere, atzerritik etorritako populazioaren %17k 15 urte baino gutxiago dituzte.
Aipagarria den beste datu bat ondorengoa da: hamarretik bederatzik uste dute bertan bizitzen jarraituko dutela. Dena den, igo egin da baldintza hobeak lortzeko beste erkidego batzuetara joateko prest daudenen kopurua.
Nafarroan, Iruñerrian biltzen dira etorkinen %55
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu