Azken egunetan zazpi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan indarkeria matxista egotzita. Horietatik bi, 21 urteko gazte bat eta 20 urteko beste bat, Iruñean atzeman dituzte. Lehena edanda zegoela senide bat hiltzen saiatzeagatik atxilotu dute, eta bigarrena, berriz, sexu eraso bat leporatuta.
Beste atxiloketak Corellan, Tuteran, Caparroson, Berriozarren eta Burlatan egin dituzte Foruzaingoak eta udaltzainek. 34 eta 45 urte arteko lau gizonezko dira, eta tratu txarrak eta mehatxuak egozten dizkiete.