Euskara

Nafarroan zehar doa Korrika eta gauean Gipuzkoara iritsiko da

Iruñea atzean utzi ostean, Gipuzkoara bidean doa Korrika. 21:30 inguruan sartuko da Gipuzkoara eta Donostiara iristean Mikel Laboa abeslaria gogoan izango dute; haren senitartekoek hartuko dute lekukoa.

Garikoitz Goikoetxea.
2009ko martxoaren 28a
18:15
Entzun
Tuteran (Nafarroa) hasi zen herenegun euskararen aldeko lasterketa eta Gipuzkoa bidean doa jada. Besteak beste, Iruñea eta Berriozar atzean utzi dituzte eta horietan jende ugari biltzeaz gain, une unkigarriak bizi dituzte. Iruñeko Alde Zaharrean esaterako Pello Sanchez preso ohiak hartu du lekukoa. Gaixotasun larria du horrek.

Bestalde, Iruñeko Udalak Korrikarekin lotutako Burgoen plazako jaialdia bertan behera uzteko agindua eman du. Udalaren jokaera salatzeko 18:30ean elkarretaratzea egingo dute.

Berriozarren, aldiz, ERE eta elkarteetako langile asko bildu dira. Horiek EREen aurka egin dute lasterketan zehar. "Bereziki eskertzekoa da"krisi garaian langileak lasterka aritzea antolatzaileen esanetan.

Gipuzkoan 21:30ak inguruan sartuko da eta 23:30ak aldera Donostiara iristekoa da. Bertan Mikel Laboa abeslaria gogoan izango dute. Izan ere, Donostiako Antiguo auzoan bere emazte eta alabak hartuko dute Korrikaren lekukoa.

San Adrian, Azkoien, Faltzes, Pitillas, Erriberri, Lerga... Herri horiek denak bisitatu ditu dagoeneko Korrikak. Kilometro asko daude horien artean, baina ez da oztopo izan jendeak bat egiteko; horien artean, Iruñeko erretiratu talde bat izan dute bidelagun. Eskoletako haurrak ere korrikalariei txalotzen aritu dira. Oibarren alkateak hartu du lekukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.