Nafarroa Bai koalizioak Espainiako Kongresurako eserleku bat lortu zuen iragan igandean. EA, EAJ, Aralar eta Batzarre alderdiek osatzen duten koalizioak 60.000 bozka lortu zituen igandean, koalizioa osatzen duten alderdiek Hauteskunde Foraletan lortutakoak baino 6.000 gehiago.
Koaliziotik Espainiako Kongresura joango den Uxue Barkosek igandean lortutako emaitzen balorazioa egin zuen atzo. Bere iritziz, igandeko emaitzekin «gizartearen errealitatearekin gehiago bat egiten duen Nafarroaren irudia» lortu da. Ildo horretan, Nafarroa ez dela «soilik Jaime Ignacio del Burgoren eskuina» gaineratu zuen Nafarroa Baiko zerrendaburuak. Horrek, «abertzalea den eta Madrilen izango den ahots batekin zerikusi handia» zuela esan zuen Barkosek.
Nafarroa Bai koalizioa izaerazgaldetuta, «momentu honetan jende asko abertzaleen arteko batasun bat planteatzen» ari dela esan zuen Barkosek, «Aznarren bi legegintzaldiei erantzun bat emateko». Igandeko hauteskundeetan Espainia mailan izandako emaitzen inguruan, berriz, balorazio baikorra egin zuen Barkosek. «Rodriguez Zapateroren aldaketa, Espainiako herri guztientzat ere aldaketa bat da», esan zuen Barkosek. Ildo horretan, Gobernu batek gehiengo absolutua izatea kaltegarria dela iritzi zion Barkosek eta hori, bai PPren azken bi legegintzaldietan eta baita Felipe Gonzalezekin ikusi ahal izan zela esan zuen. Horren harira, agintzeko «beste alderdiekin adostasun batera iristeko beharra gizarte osoarentzat positiboa» izango dela ere adierazi zuen.
ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK
Nafarroaren irudi errealagoa islatu dela dio Barkosek
Barkos: «Horrek, abertzalea den eta Madrilen izango den ahots batekin zerikusi handia du»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu