Barkosekin batzarra eginda Espainiako Kongresuko taldeekin ETAren su-etena aztertzeko bilera txanda amaitu du Zapaterok.
Bilkuraren ondoren Barkosek azpimarratu du testuinguru berrian ez duela nafarren borondate politikoa bortxatuko den arriskurik ikusten. Hau da, azkenaldian Nafarroako Gobernuak eta UPNk behin eta berriz azpimarratu duten arriskua ukatu du. Hain zuzen, sektore horrek hartu duen jarrerarekin dagoela arduratuta azaldu du Nafarroa Baiko diputatuak, "Nafarroaren izenean" bakea oztopatzen ari direla uste baitu.
Espainiako Gobernuak, berriz, argi eta garbi utzi nahi izan du bileraren ondoren "bake prozesuko eztabaidan" ez dela Nafarroaren etorkizuna sartzen. Hala esan du Fernando Moraleda Espainiako Komunikazio idazkariak Zapateroren eta Barkosen batzarraren ondoren.
Politika
Nafarroaren izenean bakea oztopatzen ari direnekin dago kezkatuta Uxue Barkos
Konponbide prozesuan nafarren borondate politikoa bortxatzeko arriskurik ez du sumatzen Uxue Barkos Nafarroa Bai koalizioak Espainiako Kongresuan duen ordezkariak. Bai, ordea, "Nafarroaren izenean" bakea oztopatzekoa. Hain justu, Miguel Sanz Nafarroako presidentea eta UPN ikusten ditu jarrera horretan Barkosek. ETAk su-etena eman ondoren egoera aztertzeko Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuarekin izan duen bileraren ondoren egin ditu adierazpen horiek. Espaniako Gobernuak Nafarroaren etorkizuna ez dagoela "bake prozesuko eztabaidan" azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu