"Nafarroaren independentzia defenditu zutenak omentzeko" ekitaldia egin zuten atzo Amaiur-en (Nafarroa), Amaiur 1512-2012 Nafarroa Bizirik! ekimenak antolatuta. "Baina 2012an ez dago zer ospatu. Guk, bederen, ezin dugu pozaz hartu gure estatalitatearen galeraren urteurrena, oso kaltegarria izatez gain, indarrez gertatu zelako. Gezurretan oinarritutako bertsioak zabaldu badira ere, 1512koa ez zen Nafarroak nahita bilatutako inkorporazioa, ezta ituna ere, konkista baizik", dio talde hark.
Jende ugari bildu zen ekitaldian. Haien artean, Euskal Herriko 40 bat udaleko ordezkari, udalok euren atxikimendua emana diotelako ekimenari. "Gehiago jasoko ditugu", zioten taldeko kideek.
Amaiur 1512-2012 Nafarroa Bizirik! ekimenaren iritziz, Amaiur da "gure independentziaren ikurra da, baita konkistari egin zitzaion erresistentziarena ere". Etorkizunerako "askatasuna eskuratzeko ilusioa" behar dela dio, bide batez.
Politika
Nafarroaren konkista gogoratuz
Orain bost mende Nafarroaren independentzia defenditu zutenak omentzeko ekitaldi jendetsua egin zuten atzo Amaiurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu