Politika

Nafarroari buruzko erabakiak "bertan" hartzeko deia egin dio EH Bilduk Ahal Dugu-ri

Nafarroan aldaketa politiko eta soziala emateko bidelagun izatea nahiko luke koalizioak.

Josu Juaristi eta Adolfo Araiz. JAGOBA MANTEROLA, ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 17a
20:49
Entzun

Adolfo Araiz EH Bilduko Nafarroako zerrendaburuak espero du Madrilek ez erabakitzea Nafarroaren etorkizuna Nafarroako Ahal Dugu alderdiaren barruan. Horregatik, alderdi sortu berriari eskatu dio Nafarroari buruz hartzen diren erabaki guztiak "Nafarroan bertan" har daitezela.

Josu Juaristi EH Bilduren europarlamentariarekin egin du agerraldia Araizek. Izan ere, bi alderdiak hainbat gaitan eta bereziki Europaren ereduan bat datozela nabarmendu du EH Bilduk. "Batera lan egiteko oinarrietako bat da hori".

Hala, Nafarroan aldaketa politiko eta soziala aurrera eramateko bidelagun izatea nahiko luke Ahal Dugu, "Geroa Bai eta Nafarroako Ezker Batua bezala". 

Bestalde, Araizek gogor krtikatu du Ahal Dugu EH Bilduren "B zerrenda" dela esatea: "Tontakeria eta boutade bat da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.