Zure absentziagatik, Nagore, zure oroimenez lelopean Nagore Laffagerentzat egia, justizia eta memoria eskatzeko 300 lagun inguruk elkarretaratzea egin dute, gaur Iruñean. Asun Casasola biktimaren amak bere alabaren hilketan justizia egiteko eskatu du eta “hiltzaileak hogei urteko kartzela zigorra osorik betetzea”.
Iazko uztailaren 7an hil zuten Laffage, Iruñean, San Fermin jaietan. Jose Diego Yllanes atxilotu zuten Laffageren hiltzailea zelakoan. Yllanesek hilketa berak egin zuela aitortu zuen. Nafarroako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak hogei urteko espetxe zigorra eskatu du Jose Diego Yllanesentzat, Nagore Laffageren ustezko hiltzailearentzat. Epaiketa irailean egin litekeela adierazi du Casasolak.
Datorren hilabetean, berriz, Irunen (Gipuzkoa) bilduko dira. Mobilizazioekin batera sinadurak biltzen jarraituko dute, "gertatutakoa jakinarazteko aukera" ematen duelako, Casasolak nabarmendu duenez. Dagoeneko 50.000 sinadura inguru bildu dituzte.
emakumeen aurkako indarkeria
Nagore Laffageren kasuan justizia eskatzeko elkarretaratzea egin dute, Iruñean
'Zure absentziagatik, Nagore, zure oroimenez' lelopean hainbat lagun bildu dira. Laffageren amak "hiltzaileak hogei urteko kartzela zigorra osorik betetzea" eskatu du. Epaiketa irailean egin liteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu