Lurrikara

Nagoren izan du epizentroa Nafarroan eta Gipuzkoan sumatu den lurrikarak

Richter eskalan 4,5eko indarra izan du arratsaldeko hiruetarako minutu eskas batzuk falta zirela Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat lekutan sumatu den lurrikarak. Espainiako Geografia Institutuak jakinarazi duenez Nagoren (Nafarroa) izan du epizentroa. Urrotz eta Ekaiko etxebizitza batzuetan pitzadurak sortu dira astinduaren ondorioz. Nafarroan ez ezik, Gipuzkoako zenbait lekutan ere nabaritu dute, hala nola, Donostian, Hernanin eta Zarautzen.

2004ko irailaren 18a
16:15
Entzun
Espainiako Geografia Institutuaren arabera 14:52etan jazo da lurrikara: Richter eskalaren arabera 4,5eko indarrekoa izan da eta Nagoren izan du epizentroa.

Hala ere, Nafarroako leku askotan igerri dute: Iruñean, Atarrabian, Leitzan, Lizarran... Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Urrotzen eta ekain zenbait etxebizitza pitzatu ditu.

Gipuzkoako leku batzuetako bizilagunek ere sumatu dute astindua; hala nola, Donostian, Hernanin eta Zarautzen. Dar-dara txikia eta laburra izan da, baina jende asko izutzeko adinakoa.

Azken orduetan hiru lurrikara jazo dira Nafarroan: ostegun gauean 3,3 indarreko astindua izan zen Iruñerrian, eta, atzo, berriz, Nagoren izan zuen epizentroa 3ko indarreko beste lurrikara batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.