inkesta

Nahi duzu Euskal Herria estatu bihurtzea? Euskal Herria estatu independente izatea nahi duzu?

Kataluniako galdeketa oinarri hartuta, igandean bozkatuko dituzten galderak Euskal Herrira ekarri ditu BERRIAk inkesta batean.

2014ko azaroaren 4a
18:24
Entzun

Soilik asteburuan bostehundik gora lagunek bozkatu dute BERRIAren inkesta, eta gehienak, %95 inguru, baiezko erantzun bikoitzaren alde agertu dira. "Nahi duzu Euskal Herria estatu bihurtzea? Euskal Herria estatu independente izatea nahi duzu?", horixek dira bi galderak, eta erantzun posibleak, hiru: bai/bai, bai/ez eta ez. Bozkatu, eta ikusi emaitzak.

Egun gutxi falta dira Kataluniaren burujabetzari buruzko galdeketarako. Bi dira han galderak: "Nahi duzu Katalunia Estatu bihurtzea?" eta "Baiezkoan bazaude, nahi duzu Estatu hori independentea izatea?". Hiru egoera posible irudikatzen ditu Katalunian galdeketak. Ikusteko dago, ordea, kataluniarrek bozkatu ahal izango duten.

Espainiako Gobernuak ostiralean helegitea jarri zuen Auzitegi Konstituzionalean kontsultaren aurka, eta litekeena da horrek bihar erabaki bat hartzea: debekatzea edo baimentzea. Kataluniako prozesu subiranistari buruko artikulu bildumak BERRIAn gai horren inguruan argitaratutakoak biltzen ditu. Aste erabakigarri hau jarraitzeko bloga ere sortu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.