EUSKAL HERRIA

Nahikari Otaegi Aranjuezko espetxera aurkeztu da zazpi hilabeteko alabarekin

Auzitegi Gorenak zigortutako Donostiako zortzi gazteetako bat da Otaegi. Hiru urteko semea ere badu, baina hori aitarekin geratuko da kalean. Martxoan haien alde egin zen manifestazioan oroitu zuen atxilotu zuten unea gogorra izan zela, baina orain haurrak izanda gogorragoa izaten ari dela egoera.

2013ko apirilaren 26a
18:14
Entzun

Nahikari Otaegi zazpi hilabeteko haurrarekin aurkeztu da Aranjuezko espetxera (Madril, Espainia). 17:30ean joan da espetxera senide eta lagunek babestuta. Euskal Irratietan iragarri zuen aste honetan aurkeztuko zela haurrarekin. Hiru urteko semea ere badu, baina hori aitarekin geratuko da kalean. "Familian lau gara eta semea aitarekin geratuko da, familia erdibituko da", adierazi zuen gazteak.

Aske Guneko esperientziari buruz Otaegik adierazi zuen "ziragarria" izan dela han jaso duten babesa. "Sarri, auzipetua zu zeu edo zure inguruko norbait ez bada, zure inplikazioa manifestazioan parte hartzera muga liteke. Baina oraingoan, honek guztiak indarra ematen dizu. Harro sartuko naiz kartzelara", nabarmendu zuen.

Segi erakundeko kide izatea egotzita sei urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak eta ondoren Auzitegi Gorenak berretsi zuen epaia. Lau urte eta erdi geratzen zaizkio betetzeko Otaegiri. Atxilotu zuten unea gogorra izan zela oroitu zuen martxoan egindako manifestazioan, baina gaur egun bi haur izanda gogorragoa dela esan zuen. "Gorabehera asko izan ditugu, eta urteak pasa dira. Kalean egon gara, baina beti duzu buruan zein egoeratan zauden; ez da erraza", hausnartu zuen.

Espainiako epaitegiek zigortutako Donostiako zortzi gazteetako bat da Otaegi. Ertzaintzak joan den ostiralean atxilotu zituen Aske Gunean Aitor Olaizola, Oier Lorente, Adur Fernandez, Egoi Alberdi, Ekaitz Ezkerra eta Mikel Arretxe. Eta Imanol Vicente asteazkenean aurkeztu zen Martuteneko espetxera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.