Euskal presoak

Nahikari Otaegi aske atera da

Lau urte eta erdi preso egon ostean atera da Valladolideko espetxetik (Espainia). Bikotekidea eta seme-alabak zain zituen atarian. Ongietorria egingo diote 19.00etan Donostiako Amara auzoan.

2017ko irailaren 29a
16:22
Entzun

Segiko kide izatea egotzita, guztira sei urte pasatu ditu giltzapean Otaegik. Donostiako Herri Harresian egon zen hura ere, baina ez zuten han atxilotu; Aranjuezko espetxean aurkeztu zen bera, alabarekin. Lau urte eta erdi preso egon ostean, espetxetik atera da Otaegi.

Aske Guneko ekimenarekin bat egin zuen arren, ez zen egunero eta une oro han egon Otaegi, azken uneak familiarekin pasatzea hobetsi zuelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.