bihar berria-n

"Nahitaezkoa da ordezkari instituzionalak eta herritarrak uztarri beretik tiraka aritzea"

Aurreko igandeko herri galdeketei garrantzi kualitatibo handia eman die Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko bozeramaileak. BERRIAri eskainitako elkarrizketaren aurrerapena da hau.

Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko bozeramailea, atzo, Idiazabalen. IDOIA ZABALETA, ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2016ko ekainaren 11
10:54
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Angel Oiarbideren esan batzuk:

- "[Joan den igandeko herri galdeketetan] Sentitu egin genuen normaltasuna. Orain dela urte batzuk ez genuen pentsatzen halako gai batean normaltasuna sentituko genukeenik. Orduan, sentsazioa da konkistatzen hasi garela normaltasunaren terrenoa. Ikaragarria da hori".

- "Aldaketa politiko bat suposatu dute galdeketek, eta, batik bat, mentalitate aldetik eman da aldaketa".

- "Herri batzuetan parte hartze aldetik gabeziak izan ziren, eta lanketa bat egin beharko da. Badago astirik".

- "Ekitaldi nazionalak etorriko dira berriz ere, baina orain tokiko dinamika honetan sakonduko dugu. Oraindik asko daukagu jaitsi beharra norbanakoengana. (...) Toki bakoitza egoera desberdinean egon arren, garrantzitsuena da denon artean norabide bat diseinatua dugula. Erabakiaren aroan gaude".

- "Nahitaezkoa izango da hemengo ordezkari instituzionalak eta herritarrak uztarri beretik tiraka aritzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.