Naia Lacroix kartzelaz aldatu dute gaur: Parisko Fresnesko espetxetik Bordelera eraman dute. Gradignaneko kartzelan dagoen euskal preso bakarra da.
"Euskal presoen hurbilketa gero eta pertsona, hautetsi eta eragile politiko gehiagok eskatzen badu ere, tratu txarren eta haien artean isolamendu mota guztien amaiera ere exijitzen da. Egiteko modu hori aspalditik ezagutzen dugun xantaia, probokazio hutsa eta jarrera lotsagarria da", salatu du Askatasunak.
Lehengo astean atzeman zuen Frantziako Poliziak Senperen, Odre ahizparekin batera, espekulazioaren kontrako eraso bat leporatuta. Odre Lacroix askatu egin zuten hurrengo egunean, baina Naia ez, eta asteburuan kartzelatu egin zuten.
Larunbat honetan operazioa salatzeko manifestazio bat izango da Senperen, 17:00etatik aitzina.