NanoGUNE inauguratu dute, nanoteknologiara eta nanozientziara zuzenduriko egoitza. Donostiako Ibaetako campusean kokatuta dago eta 6.000 metro karratu ditu.
Nanoteknologian mundu mailan erreferente izateko asmoz jaio da eta, hori dela-eta, nanozientzian adituak diren ikerlariek egingo dute bertan lan. Hasieran, 25 pertsoneko lan taldea edukiko du. Bertan egiten dituzten esperimentuen emaitzak etorkizunean eremu ezberdinetan aplikatu nahi dituzte; hala nola, medikuntzan, teknologia berrietan, energian, garraiorako materialen ekoizpenean eta eraikuntzan.
Inaugurazioan, besteak beste, Pedro Migel Etxenike zientzialaria izan da. Adierazi duenez, NanoGuneren xede nagusiak "ideiak produktuetan bilakatzea" eta "Euskadin eta lurralde osoan aberastasuna eta lanpostuak sortzea" dira. Etxenike izango da NanoGUNE zentroko zuzendaria. Harekin batera, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Carlos Martinez Espainiako Ikerketako idazkaria eta Jose Maria Pitarke NanoGUNEko zuzendari orokorra izan dira.
Gizartea
Nanoteknologiara bideratutako zentroa inauguratu dute Donostian
Munduan erreferente izateko asmoz jaio da. Nanozientzian adituak diren nazioarteko 25 ikerlarik egingo dute bertan lan, eta esperimentuen emaitzak etorkizunean eremu ezberdinetan aplikatzeko asmoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu