'bateragune auzia'

Narvaez epailea ezesteko eskaera ez du aintzat hartu Konstituzionalak

Arnaldo Otegiren defentsak aurkeztu zuen eskaera. Aho batez hartu dute erabakia epaileek.

Bateragune auzikoen aldeko manifestazioa, Elgoibarren. GORKA RUBIO, ARP
2014ko uztailaren 22a
19:11
Entzun

Arnaldo Otegi Bateragune auziko presoaren defentsak eskatu zuen auzitik kanpo uzteko Antonio Narvaez Konstituzionaleko magistratua, "zuzenean edo zeharka" parte hartu duelako auzian. Zehazki, azpimarratu zuen Goreneko fiskala zenean Sortu legez kanpo uzteko eskatu zuela eta, horretarako, Bateragune auziarekin loturiko erreferentziak erabili zituela.

Konstituzionalak aho batez erabaki du eskaera hori aintzat ez hartzea. Eskaera aztertu bitartean, geldirik egon da Bateragune auziko babes helegitearen azterketa. Narvaezen errekusazioa erabakita, orain berriro ekingo diote Konstituzionaleko osoko bilkura osatzen duten epaileek babes helegitea aztertzeari. Gaur dute oporren aurreko azken saioa, eta auzitegiko iturriak aipatuz zenbait agentzi eta hedabidek diote gaur hartuko dutela erabakia.

Horrela egin ezean, irailera atzeratuko litzateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.