GIZARTEA

NATOren aurkako botoa gogorarazi dute Bilbon, eta TTIPen kontrako katea egin Donostian

Kakitzat-ek deituta, kalejira egin dute Zabalburu plazatik Espainiako armadaren kuartelera. "NATO ekonomikoa" salatu dute Gipuzkoako hiriburuan.

2016ko martxoaren 12a
17:50
Entzun

NATOko kide izateari ezetz esan zioten Hego Euskal Herriko herritarrek orain dela 30 urte. Bozketa hartako emaitzak gogorarazi dituzte Bilbon eginiko mobilizazioan, nabarmenduz Euskal Herriaren "gehiengoak baztertu" zituela "NATO eta gerrak".

Protestan, elkartasuna adierazi diete "estatuek eta NATOk bezalako erakunde militaristek sustatutako gerren eta gatazken eraginez beren herrialdeetatik ihes egin beharrean" daudenei. Gainera, azpimarratu dute NATO "oztopo gero eta handiagoa" izan dela bake bidean.

Donostian, berriz, TTIP Inbertsio eta Merkataritza Lankidetza Transatlantikoaren aurka egin dute protesta. "NATO ekonomikotzat" jo dute, eta ohartarazi "duela 30 urte NATOri" esan bezala esaten diotela ezetz TTIPari. Izan ere, kritikatu dute "onuradunak beti berdinak" direla eta kalte egiten diela, besteak beste, demokraziari eta zerbitzu publikoei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.