ANTIMILITARISMOA

NATOren aurkako mobilizazioak eginen dituzte Nafarroan

«Atzo bezala gaur ere... NATOri ez! Nafarroak erabaki!» izeneko manifestua aurkeztu dute Iruñean hainbat eragile sozialek. Elkarretaratzea eginen dute Tuteran martxoaren 11n, eta hurrengo egunean, giza kate bat Iruñeko kartzela zaharrean.

NATOren aurkako dinamikaren aurkezpena, erreferendumaren 30. urteurrenean, hainbat eragilek deituta. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Ion Orzaiz.
2016ko martxoaren 4a
13:27
Entzun

NATOren 30. urteurrena baliatu nahi dute Nafarroako hainbat eragile sozialek, "egungo eredu inperialista eta kapitalista" salatzeko. Hori dela eta, "Atzo bezala gaur ere... NATOri ez! Nafarroak erabaki!" izeneko manifestua aurkeztu dute Iruñean, eta mobilizazioak iragarri dituzte heldu den asterako.

Hala, hilaren 11n, elkarretaratzea eginen dute Tuteran, eta horren ostean, erreferendum bat irudikatuko dute, Josu Osta ekintzaile altermundistak azaldu duenez, "duela 30 urte bezalaxe NATOri ezetz esaten diogula adierazteko".

Martxoaren 12arako, berriz, bi hitzordu antolatu dituzte Iruñean: alde batetik, NATOren eta TTIP itunaren arteko paralelismoei buruzko mahai inguru bat, 12:00etan Kondestable jauregian; bestetik, giza kate bat 17:30ean, kartzela zaharraren orubean.

Dagoeneko, 35 pertsonek izenpetu dute manifestua, baina datozen egunetan sinadura gehiago bildu nahi dituzte sustatzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.