Natura salgaia bihurtzea salatzeko, BNP banketxea beltzez estali du Bizik

BNPk Miarritzeko gunerik ikusgarrienean du egoitza. GAIZKA IROZ.
Aitor Renteria.
Baiona
2012ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Bizi mugimenduko dozena bat kidek plastiko beltzez estali zuten atzo BNP banketxearen Miarritzeko bulegoa (Lapurdi), banketxeak mundu zabalean duen ingurumen politika salatzeko. Bizik jakinarazi duenez, BNP banketxeak enpresa bat sortu du Londresen, eta gaineratu du enpresa horrek natura ondasunak baliatuz espekulatzen duela. «Perun eta Kenian oihan erraldoiak erosi dituzte CO2 sobera ekoizten duten herri garatuei kutsatzeko eskubidea saltzeko, naturgunea mantentzearen truk», dio Bizik. Alegia, karbono maileguak salduz, natura «dirua egiteko» baliatzen du BNPk. Banketxea estali bezain laster, bertako zuzendaria hurbildu zitzaien militanteei. Haien azalpenak entzun gabe, Polizia deitu zuen. Berehala, banderolak kendu zituen Poliziak, nehor atxilotu gabe.

Amerikako ekonomiak mundu mailako krisialdia eragin zuenetik natura salgai bihurtzeko ekinaldiak biderkatzen ari direla salatu du Bizik. Jokabide hori «aitzinera egindako ihesa» baino ez dela deitoratu dute, «logika bihurri» horrek bertako biztanleak bizitoki naturala uztera behartzen dituelako herritarrak. «Logika» hori garatzeko, 2008az geroztik eta bakarrik Afrikan, Frantzia bezain handi den eremu bat horretarako erosi dutela salatu du Bizik. BNP banketxea «paradisu fiskaletako txapelduna» dela dio, biztanleriaren biziarekin zein heriotzarekin etekinak lortzen saiatzen dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.