Goizeko hamaikak pasatxoan abiatu dira manifestazioan Navaleko langileak, euria lagun. Sestaoko plazara joan dira, eta han, Langile Batzordeko lehendakari Miguel Angel Asporosak komunikatu bat irakurri du.
Navalen pribatizazioaren kontra azaldu da Asporosa. PSOEren jarrera salatu du, eta langileek ez dituztela pribatizazioa eta banaketa onartuko esan du. Ontzi militarrak eta zibilak egingo dituen ontziola baten aldeko apostua egin du.
Manifestazioa egiten ari zirten bitartean, herriko komertzio askok ateak itxi ditu, elkartasuna azaltzeko.
NAval
Navalek etorkizuna duela berretsi du Langile Batzordeak
Navaleko langileek bi orduto lan uztea eta manifestazioa egin dituzte gaur. Ekimen horiekin, ontziola lehiakorra dela eta etorkizuna duela aldarrikatu nahi izan dute. PSOEren jarrera salatu, ontziolaren pribatizazioaren kontra azaldu, eta Navalek etorkizuna duela aldarrikatu dute. Manifestazioa egiten ari ziren bitartean, herriko hainbat merkatarik ateak itxi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu