NAval

Navaleko langileek barrikadak jarri dituzte

Atzo, Izarreko sindikatuen eta SEPIren arteko elkarrizketak guztiz eten ziren, bi hilabeteotan negoziazioak izan ondoren. Navaleko langileak haserre daude, eta barrikadak jarri dituzte gaur goizean. Goizeko 07:00ak aldean hasi dira suzko barrikadak jartzen. Bilbo eta Santurtzi lotzen dituen BI-3739 errepidea itxi dute, eta baita A-8 Sestaoko industrialdearekin lotzen duena ere. Horretaz gain, Renfeko trenbidea eta Barakaldoko ingurabidea ere itxi dituzte. Langileak lantegira sartu dira berriro.

2004ko azaroaren 18a
12:55
Entzun
Sestaoko Naval ontziolaren etorkizuna ilunduz doa. SEPI eta Izar ontzioletako sindikatuak elkarrizketan egin dituzte bi hilabetez, baina, atzo, hautsi egin ziren elkarrizketa horiek.

Langileak ez daude batere gustora, eta beraien kezka eta haserrea adierazteko barrikadak jarri dituzte lantegiaren inguruetan. Gaurko gaua lantegian pasa dute, itxialdian, eta barrikadak eginda, berriz ere hantxe sartu dira.

Ertzaintza barrikaden inguruan dago, baina ez du langileen kontra ekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.