Nazio Batuen Erakundeak dio ez dagoela Tinduftik alde egiteko arrazoirik

Erredakzioa
Iruñea
2012ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ez ditu Tindufko (Aljeria) bere langileak handik mugituko. «Ez dago segurtasun arrazoirik errefuxiatu guneetan lanean ari diren beharginak Tinduftik ateratzeko», erran dute NBEko mendebaldeko Sahararako bulegoko arduradunek.

Espainiako Atzerri Ministerioak ez du bat egin iritzi horrekin. «Arduragabekeria da erratea sahararren errefuxiatuen guneak seguruak direla», nabarmendu du Espainiako Naziorteko Elkarlanerako estatu idazkari Jesus Graciak. Halaber, gaineratu du Espainiako Gobernua Aljeriako agintariekin ari dela auzia aztertzen, errefuxiatuen guneetan lanean ari diren kooperatzaileek lo egitera Tindufko hirira joateko aukera izan dezaten.

Nafarroako Parlamentuko presidente Alberto Catalanek ere Sahara izan du mintzagai, Nafarroan uda pasatzen ari diren hango haurrak hartu baititu. «Espero dut laster kooperante guztiek lanean jarraitzeko aukera izatea», erran du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.