Adostutako diagnostikotik abiatuta landu ditu Nazio Eztabaidaguneak Gatazkaren Konponbiderako Proposamena zein Nazio Eraikuntzarakoa. Txosten horiek biak Nazio Eztabaidagunearen web orrian daude eskuratu nahi dituztenentzat —orri honetan, albiste honi lotuta ere bai—, eta proposamen zehatzez gain, gai bakoitzaren inguruko galdetegi bana ere prestatu dute eztabaida oraindik eta zabalagoa izan dadin.
Ekarpenak egin nahi dituen guztiak [email protected] zein [email protected] helbideetara bidal ditzake bere zuzenketak. Gero, horiek guztiak aztertu, eta hasierako txostenak osatzeko bigarren Ekarpen Foroa egingo da otsailaren 21ean Eibarren. Nahi duen guztiak parte har dezake batzar horretan.
Halaber, bitarte horretan, Nazio Eztabaidagunearen proposamenak gizarteratzeko hitzaldiak egingo dituzte hainbat herritan erakunde horretako kideek.
Apirilerako behin-betiko jitea eman nahi diete Gatazkaren Konponbiderako Proposamenari zein Nazio Eraikuntzakoari.
Euskal Herriko gatazka
Nazio Eztabaidaguneak otsailaren 21ean egingo du bigarren Ekarpen Foroa
Behin Euskal Herriko gatazkaren inguruko diagnostikoa adostuta, beste urrats bat egiteko gertu dago Nazio Eztabaidagunea, eta helburu horrekin, Gatazkaren Konponbiderako Proposamena eta Nazio Eraikuntzarako Proposamena landu ditu. Txosten horiek biak irekiak dira, eta nahi duen guztiaren ekarpenak jaso nahi ditu Nazio Eztabaidaguneak. Otsailaren 21ean, Eibarren (Gipuzkoa), bigarren Ekarpen Foroa egingo du, hau da, landutako txostenei herritarrek egindako zuzenketek bilgune izango den batzarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu