Politika

Nazio Eztabaidaguneko mahaian falta diren alderdiak egotea gustatuko litzaiokeela esan du Larreinak

EAko legebiltzarkide Rafa Larreinak azpimarratu duenez, borondatea badago, elkarrizketa beti da posible. Horren lekuko da Nazio Eztabaidaguneak sortu duen elkarrizketa mahaia. Han, EA, Batasuna, Zutik, Aralar eta beste hainbat eragile daude gogorarazi du, eta hori etorkizunera begira "oso iniziatiba baikorra" dela iritzi dio. Elkarrizketa horietan beste alderdi batzuk egotea ere nahiko luketela azpimarratu du 'Radio Euskadi'-n egin dioten elkarrizketan, eta gaineratu duenez, horretara bidean, elkarrizketak egiten hasiak dira.

2005eko maiatzaren 19a
17:40
Entzun
Elkarrizketa horiek, besteak beste, "Estatu Frantseseko alderdiekin eta Estatu Espainoleko eragile sindikalekin" hasi dituztela azaldu du. "Horrek azaltzen du, borondatea eta erabakia badago, elkarrizketak egon daitezkeela". EAk, normalizazio politikorako bidean egin dezakeen dena egingo duela esan du, lehen bait lehen.

Mahai hori "aldaketarako" motore garrantzitsua dela dio. Gero, alderdi guztiak bilduko diren mahaia hori izango den edo ez ez dela hain garrantzitsua esan du,garrantzitsuena elkarrizketa mahaia osatzea dela iritzi baitio.

Egungo egoera politikoan itxaropena badagoela, eta hori ona dela esan du, baina zuhurtasuna ere eduki behar dela azpimarratu du. "Gure ekinbide politikoaren oinarria, prozesu hau ez aldrebestea da, orain". Esperantza motor garrantzitsua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.