NAZIO EZTABAIDAGUNEA

Nazio Garapenerako Biltzarraren adierazpena

2004ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Nazio Garapenerako Biltzarrak Euskal Herrian du erreferentzia nagusia. Izan ere, nazio eraikuntzan eragile zuzenak diren pertsonen gogoeten eta erabakien ondorioz sortu baitugu Biltzar hau. Udalbiltzak iradoki eta hautetsiek deitu eta antolatutako Nazio Eztabaida Guneak gure herriaren egoera eta premia nagusiak aztertzeko eta eztabaidatzeko aukera paregabea eman du, eta esperientzia hori ederra bezain emankorra izan da.

Nazio Garapenerako Biltzarrak Nazio Eztabaida Gunearen 2004ko Aberri Eguneko uzta jasoko du. Nazio eraikuntzaren bidetik marraztutako lan lerroei jarraituko die. Euskal Herriaren nazio eraikuntzako egitasmoak eta gatazka politikoaren konponbidearen sustapena izango ditugu lan esparru nagusi.Nazio Garapenerako Biltzarrak Euskal Herriaren eraikuntzan sektore anitzetatik garatzen ari diren dinamika eta egitasmoei sostengu eta bultzada berezia emango die, sakabanatuta dauden indarrak herri estrategia antolatu eta eraginkorraren arabera egituratuz. Herri eskubideen aitorpena eta begirunea izango dira praktika eraikitzailearen oinarri ezinbestekoa eta behinenak.Nazio Garapenerako Biltzarrak, beraz, jadanik nazio eraikuntzan ari diren eragileekin harreman egonkorra, iraunkorra eta eraginkorra garatuko du, Euskal Herriaren iraupen eta garapenaren ikuspuntutik premiazkoak diren egitasmoak jasotzeko. Inoren lana ez ordezkatzeaz gain, Nazio Garapenerako Biltzarrak sektore bakoitzak pitz dezakeen energiaz haraindi herri indarra eta aberastasuna antolatuko du. Eraikuntza lanak izaera integrala eta denboran iraunkorra behar du izan.Nazio Garapenerako Biltzarrak nazio eraikuntzaren protagonista eta subjektu nagusi herritarrak bilakatu nahi ditu. Euskal Herriko lurralde guztietako herritarrek eraikuntza egitasmoetan lekua izango dute, nazio eraikuntza prozesuak parte-hartzailea izan behar baitu. Euskal Herriak joko arau propioak ditu, bere izaeran eta kulturan sustraitutakoak, eta auzolana izango da gure jokabidearen ezaugarri. Nazio Garapenerako Biltzarrak 2004ko Aberri Eguna mugarri izan du. Egongo dira mugarri berriak eta Nazio Garapenerako Biltzarrak horien arabera egingo du bidea. Nazio Eztabaida Guneak ireki zuen euskal zikloa eta gu ziklo horren barnean murgilduko gara. Guk geuk geure buruari marrazten diogun bideari jarraituko diogu, Euskal Herriaren eraikuntzaren bideari. Herri honek bere ahalmena osoki garatzen badu, helburu guztiak lor ditzake.Gora Euskal Herria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.