POLITIKA

Nazio ikurrei buruzko topaketa egingo dute urriaren 27an, Bilbon

Biltzarrek antolatu du jardunaldia, eta bederatzi ikur aztertuko dituzte.

Ikurrina eta Nafarroako bandera, Leitzako udaletxean, artxibo argazkian. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2018ko urriaren 18a
11:52
Entzun

Bilboko Alde Zaharrean egingo dute goizeko saioa, Burtsan, eta Hikateneoan arratsaldekoa. Bederatzi ikur aztertuko dituzte topaketan: nazioaren izena, armarria, bandera, ereserkia, aberri eguna, egutegi nazionala, nortasun agiria, "kontzientziatzeko leloak" eta "lauburuaren moduko ikur garrantzitsuak".

Antolatzaileek azaldu dutenez, "herria egituratzen laguntzeko osagai asko" ditu Euskal Herriak: "Garrantzitsuena hizkuntza da, eta, harekin batera, literatura, bertsolaritza, euskal musika, dantzak, antzerkia... Aurrekoez gain eta herria irudikatzeko ere, hainbat osagai dugu edo izan ditugu azken mendean: besteak beste, Zazpiak bat armarria, euskal banderak —ikurrina, Nafarroakoa, arrano beltza…—, ereserkiak —Nafarroako Gorteena, EAErena, Agur jaunak, Txoriak txori…—, euskal egutegi nazionala, euskal nortasun agiriak, eta abar". Horiek lagundu izan dute "kontzientzia nazionala sendotzen".

Hala ere, uste dute ikur horietako batzuek ez dutela "beren funtzioa behar bezala" betetzen: adibidez, Euskadi hitza Euskal Erkidego Autonomoa izendatzeko erabiltzen da, Nafarroatik aldenduta. Bestalde, Nafarroa edo Nabarra esaten dugunean zertaz ari gara? Oraingoaz ala Nafarroa historikoaz?".

Eztabaida "pil-pilean" dagoela eta "maila askotan" gertatzen ari dela nabarmendu dute, baina uste dute garaia dela "modu antolatuan" eztabaidatzeko. Lehena izango da hilaren 27koa, baina 2019an beste biltzar bat egin nahi dute, eta 2020ko udaberrian amaitu "prozesua". 2019koa Iruñean izango da, eta, ordura arte, herritarrek aukera izango dute proposamenak egiteko.

Izena emateko, 25 euro ordaindu behar dira —langabeek eta ikasleek, 18 euro—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.